Neurrira egindako irtenbide BERRITZAILEAK
Aralar familia-enpresa bat da eta, beraz, MALGUTASUNA gure DNAren barruan dago.
Produktu-sorta hermetikoak eskaintzen dituzten paper-industria erraldoi eta zurrun horien aurrean —bezeroak mendean dituztenak— bereizgarri hauek ditugu: azkartasuna, pentsaera irekia, etengabeko bilakaera eta erronka berriei ekiteko grina.
Etengabe berritzeko grina horretan, baliabide teknikoen zein giza baliabideen babes sendoa dugu:
- Sektoreko punta-puntako teknologiarekin hornitutako 5 makina, euren arteko produkzio osagarrirako. Hala, beharrizan konplexu eta bitxiei ere konponbidea eman diezaiekegu.
- Hainbat eremutako profesionalez osatutako industria-teknikarien lantaldea, paperarekin zerikusia duten erronkei azkar erantzuteko.
Berritzeko “grinak” irtenbide iraultzaileak bilatzera eraman gaitu eta horren adibide dira dispertsagarriak diren toallatxo higienikoak. Ingurumena babesteko aurkikuntza garrantzitsua dira, erabili eta botatzeko plastikoen ordez erabil daitezkeelako. Adibide honek argi erakusten digu material ez-ekologikoen aurrean badirela beste aukera batzuk.
Zure ideiak, beharrizanak eta erronkak argitara emateko lankide perfektua gara. Jarri gurekin harremanetan!
ETIKETAK
LABELMAT
Kontserba-potoak etiketatzeko paper iztukatu matea.
Kontserba-potoak etiketatzeko paper iztukatua, mate-akaberakoa, oso elastikoa eta lodiera handikoa. Atzealdetik zimurra, ekoizpen prozesuetan ondo etiketatzeko.
ARAGLOSS
Distira handiko paper iztukatua.
Geruza bikoitzeko eta distira handiko paper iztukatuak, distira eta inprimagarritasun handiak behar direnerako perfektuak, etiketetan eta hainbat bilgarri malguetan, kasu.
ARALOP
Iztukatu opakua.
Garagardo-etiketak egiteko paper iztukatu opakua, egonkortasun dimentsional onekoa, hezetasunarekiko erresistentea eta opakotasun handikoa.
ARAOIL
Koipearen kontrako paper iztukatua.
Koipearen kontrako paper iztukatua, koipearen kontrako kit handiak behar dituzten olio-botilak etiketatzeko diseinatuak.
ARAVAC
Garagardo-etiketak metalizatzeko euskarria.
Metalizatzeko paperak lodiera eta egonkortasun dimentsional bikainak ditu; botilaratzeko makinetan errendimendu oso ona du. Horrez gain, oso distiratsua eta leuna da, akabera metalizatu eta inprimatze optimorako.
NONWOVEN
ARAFLUSH
Komuneko paper hezea fabrikatzeko paper dispertsagarri, biodegradagarri eta aglutinatzaile kimikorik gabekoa. Erabiltzeko iraunkortasun handikoa da eta UNE-149002 arauak zehaztutako dispertsio-mailak ditu.
ARAMASK
Musukoak egiteko papera.
Aralar paper-fabrikak irtenbide erraza, ekologikoa eta ekonomikoa bilatu du: bakterioak iragazteko eraginkortasun handiko papera (> % 80).
ARABOB
Xurgatze-ahalmen handikoa (% 950) eta ekologikoa, erretiluetan haragi, fruta, esterilizatzeko material, etab.en azpian jartzeko. Paperak likido guztiak xurgatzen ditu, barnealdean gordez.
ARABABY
Haurtxoen toallatxo hezeak egiteko papera.
Arababy produktu biodegradagarria eta konpostagarria da, zelulosa-zuntzekin fabrikatua. Iraunkorra eta leuntasun bikainekoa izanagatik dispertsatzen da, UNE-149002 arauari jarraikiz.
ARAFACE
Edertasun-maskarak egiteko papera.
Paper naturala da, xurgatze-ahalmen handikoa eta komunean desegiten den arren, erabilera honetarako nahikoa erresistentzia du.
ARAPAD
Konpresa eta slip-babesentzako xurgatze-ahalmen handiko papera, produktu kimikorik gabekoa, naturala eta komunean dispertsatzen dena.
ARAFILTER
Zigarro-iragazkietarako papera.
Zigarro-iragazkiak egiteko diseinatutako papera. Iragazteko eta haren bolumenagatik/ lodieragatik (10 eskua) airea garraiatzeko ahalmen handia du. Biodegradagarria izateaz gainera dispertsagarria da, zigarro-puntekin ura kutsatzea eragotziz.
ARANAP
Mahai-zapi, ahozapi eta eskuak lehortzeko zapiak egiteko papera.
Xurgatze-ahalmen handiko papera (% 950), oso leuna, aglutinatzaile kimikorik gabekoa eta biodegradagarria. Uretan dispertsatzen da eta hoditerian ez du buxadurarik eragiten; beraz, eskuak lehortzeko erabili eta komunetik bota daitezke.
ENBALAJE MALGUA
ARALID
Jogurt-estalkiak egiteko paperak.
Jogurt-estalkiak egiteko paper iztukatua, luzetara asko handitu daiteke, inprimatzeko bikaina eta zigilatze termikorako iraunkortasun handikoa.
ARACEL
Edozein erabilerarako zelulosak, 18gr/m2 eta 120gr/m2 artekoak. Hezetasunarekiko erresistentea izan daiteke.
ARATAMP
Iztukatu opakua.
ARATAMP paper iztukatu opakoa da eta emakumeentzako tanpoien aplikagailu biodegradagarriak egiteko erabiltzen da.
ARASEAL
Paper termosoldagarria.
Paper iztukatua tratamendu termosoldagarriarekin. Beroa emanez eta presio pixka bat eginez zigila daiteke. Mota guztietako poltsak egiteko diseinatuta dago (paper-zapien bilgarriak, azukre-zorroak, etab.).
ARASILVER
Zilarrezko nanopartikulak dituen paper iztukatua.
Paperak zilarra, bakterioen kontrako hesi natural eraginkorra, dauka; izan ere, zilarrezko ioiak mikrobioen aurkako agente eraginkorrak dira. Hau da, mota guztietako germenak hiltzen ditu: bakterioak, onddoak, birusak eta protozooak.
ARALIS
Kalandratutako zelulosa.
Kalandratutako zelulosa, opakua izan daiteke eta hezetasunarekiko erresistentea da. Hutsunean/flexoan inprimagarria, leuntasun handikoa baita. Elikagaiak ontziratzeko papera. Argizariekin/parafinekin ijeztu edo estal daiteke, erabileraren arabera.
ARAWRAP
Koipearen kontrako papera, fluorokarbonaturik (FC) gabekoa.
Koipearen kontrako papera, konposatu fluoraturik gabekoa, azido perfluorooktanoikoen (PFOAS) kontrako araudi berrietara egokitua eta hanburgesak biltzeko diseinatua. Gutxieneko gramajea 30gr/m2 eta koipearen kontrako 7 kit mailakoa.
ARASTRAW
Lastotxoak egiteko papera.
Zurruntasun handiko papera da, hezetasunarekiko erresistentea, likidoarekin kontaktuan lastotxoa ez desegiteko. “Soggy” efekturik gabekoa: lastotxo iragazgaitza da, paper iztukatuaren kanpoko geruzak (Aravac) ezaugarri hidrofobikoak dituelako. Atzealdean kolaren kontsumoa kontrolatzea ahalbidetzen du, gainazaleko tratamenduak aplikatzearen bidez.
ARAPAL
WS + zelulosa
Hezetasunarekiko oso erresistentea da, elikagai hezeak (haragia eta arraina, kasu) biltzeko aproposa. Likidoak xurgatzen ditu eta “oihal heze” efektua sortzen du.
ARACOAT/ARACOAT +
Bilgarri malgurako paper iztukatua.
Alde batetik iztukatutako papera bilgarri malguetarako, inprimagarritasun handikoa eta distira bikainekoa.
ARAWRAP B
Fluorokarbonaturik gabeko koipearen kontrako papera, gurina biltzeko.
Konposatu fluoraturik gabeko koipearen kontrako papera, azido perfluorooktanoikoen (PFOA) kontrako araudi berrietara egokitua eta gurina biltzeko diseinatua. Hezetasunarekiko erresistentea eta aluminioarekin ijezteko perfektua.
ARABAG GR
Koipearen kontrako ohiko tratamendua daukate baina azido perfluorooktanoikoetatik (PFOAS) aske daude alde batean zein bietan. Koipearen kontrako kita (4etik 10era) eta 30gr/m2 eta 90gr/m2 arteko gramajea; hezetasunarekiko erresistenteak izan daitezke.
ARALUX
Maskotentzako elikagai-poltsetarako paper iztukatua.
Paper iztukatua, koipearen kontrako ahalmen handikoa, elikagaiak ondo mantendu eta koipea ateratzea ekiditeko. Plastikozko bilgarrien ordezkoa. Iztukatuak anticracking tratamendua du, iztukua poltsaren tolesetan ez askatzeko.
MEDIKOA
ARAMED/ARAMED PEL
Poltsa mediko eta poltsa zurigarrientzako zelulosa.
Poltsa medikoak egiteko diseinatutako papera. Hesi bakteriologiko ona da eta errendimendu bikainekoa ohiko esterilizazioak egiteko (EN868 arauaren arabera: lurruna, etilenozko oxidoa, gamma izpiak eta argi ultramoreak).
HYDROLAR
Uretan nahaspilatzeko papera.
Spunlace prozeduraren bitartez nonwoven-ak edo ehundu gabeko ehunak fabrikatzeko papera. Papera erraz desegiten da uretan nahaspilatzeko prozesuan eta kolore desberdinetakoa izan daiteke.
ARAFLUSH MED
Pakete hezeak prebenitzeko eta haien arriskua gutxitzeko diseinatutako papera.
Xurgatze-ahalmen handikoa da eta, beraz, kondentsazioak ekiditen ditu. Autoklabe bidezko esterilizazio-labeentzako aproposa. Zelulosa-paper biodegradagarria.
SILIKONATZEKO PAPERA
ARASIL
Silikonatzeko zelulosa.
Silikonatzeko paper bikaina da, porositate txikia eta iraunkortasun eta bolumen handiak dituelako. Gramaje txikikoa izan daiteke, ontze eta askatze onak eta prozesaketa erraza eta eraginkorra ahalbidetzeko.
BABESIL
Silikoladun papera.
Paperak silikona-tratamendu arina dauka, paperean ezer ez itsatsita geratzeko. Beroarekiko erresistentea da eta ezaugarri mekaniko onak ditu.
ESTUCSIL
Edozein silikona-prozesutarako paper iztukatua (formula bereziak), disolbatzailearekin edo disolbatzailerik gabe, emultsioz eta UV bidez silikonatzeko prozesuak barne. 40gr/m2 eta 120gr/m2 artekoa, edozein koloretakoa izan daiteke (horia barne).
ARABAKE
Silikonadun papera.
Papera silikona-geruza fin batekin estalita dago, elikagaiak labekatzean paperari itsatsita ez geratzeko. Koipearekiko eta beroarekiko erresistentea da, elikagaiak hobeto labekatzeko.
ALUTRANS
Silikonatzeko gramaje txikiko papera.
Paper satinatuak alde batetik, 20 gr/m2 eta 30gr/m2 artekoak eta porositate txikikoak, erraz silikonatzeko diseinatuak.
PARAFINATZEKO EUSKARRIA
ARAWAX
Parafinatzeko zelulosa.
Parafinatzeko paperak, hezetasunarekiko erresistenteak, opakuak edo ez-opakuak izan daitezke. Normalean hanburgesak, gozokiak, moldeko ogia, etab. biltzeko erabiltzen dira.
ARAWAX SLIP EASY
Koipearekiko paper erresistentea, madalena-kapsuletarako diseinatua.
Gainazaleko tratamenduari esker, lerratze-ezaugarri perfektuak ditu kapsulak moztu eta manipulatzean leunki askatzeko. Labekatze-tenperatura altuak jasateko diseinatuta dago.
ARACHEESE
Kalandratutako zelulosa.
Arrabolez prentsatutako zelulosa, opakua izan daiteke, hezetasunarekiko erresistentea eta COBB mota desberdinetakoa (beharren arabera). Gaztak ontziratzeko erabiltzen da. Argizariekin/parafinekin ijeztu edo estal daiteke.
EHUNGINTZAKO TRANSFER
ARATRANS
Ehungintzako transfer zelulosa.
Paper meheak, 18gr/m2-tik hasita. Irudiak sublimazioz transferitzeko diseinatuta dago. Sakongrabatuan bikain inprimatzen du eta azkar lehortzen da.
ARATRANS S
Paper fina 18gr/m2-tik hasita. Irudiak sublimazioz transferitzeko diseinatuta dago. Serigrafian bikain inprimatzen du eta azkar lehortzen da.
ARAPROT
Paper fina 18gr/m2-tik hasita, porositate txikikoa, bero-igorpeneko prozesuan kalandra zikindu gabe mantentzeko.
ARATRANS INKJET
Ehungintzako transfer zelulosa.
Tratamendu bereziko paperak, Inkjet inprimaketa eraginkorrerako.
INDUSTRIALAK
ARAIGNIFUGOA
Suaren kontrako paperak.
Paper hauek suaren kontrako gainazaleko tratamendua daukate eta, beraz, sute-arriskua dagoenean, eraikuntzan, kartelgintzan eta beste hainbat egoeratan erabiltzeko perfektuak dira.
ARATAPE
Junturetarako paperak.
Pladurezko junturak estaltzeko paper perfektua da, hezetasunarekiko eta urradurekiko erresistentea, zurruna eta egonkortasun dimentsional onekoa.