Gu aukeratzeko 3 arrazoi

Gu aukeratzeko 3 arrazoi

1

Zentral hidraulikoa eta punta-puntako kogenerazio-instalazioa ditugu. Kontsumo-energia geuk ekoiztu eta gainerakoa esportatu egiten dugu. Horrek aukera ematen digu ekoizpen-kostuak murrizteko.

2

Baliabide teknikorik aurreratuenak ditugu gehiago ekoiztu eta prezioa doitzeko aukera dugularik.

3

Gu gara ziurrenik sektorean gehien inbertitu duen enpresa, etengabe gabiltzalako kalitate-prezio erlazioa hobetzen.

Eta hori gutxi balitz

Malgutasunik handiena eskaintzen dugu, neurrirako irtenbideak emateko
  • Paper-enpresa handietan ekoizpen-prozesuak guztiz zurrunak dira eta fabrikazio-epeak, berriz, aldaezinak.
  • Aralar paper-fabrikan, aldiz, baldintza bereziak aztertu eta beharrizan zehatzei erantzuteko giza baliabideak eta baliabide teknikoak ditugu.
  • Eta, izan ere, batez beste 15 produktu berri sortzen ditugu urtero. Hori dela eta, sektoreko enpresarik azkar eta berritzaileenetako bat gara.
Harreman zuzena eta pertsonala
  • Aralar paper-fabrikako zuzendariek eta mundu osoan zehar banatutako agenteek harreman zuzena eta etengabekoa dute euren bezeroekin.
  • Arreta guztiz pertsonala da, edozein kontsultari azkar eta eraginkortasunez erantzuteko, eta aholkularitza teknikoa ere ematen dute.
Erantzute-epe azkarrak
  • Lantalde kohesionatua eta sektoreko teknologiarik modernoena dira gure sekretua.
  • Puntako biltegi inteligentea dugu, 3.000 m2-ko azalera eta 10.000 paper-tonako edukiera dituena.
  • Horrez gain, logistika-zerbitzu eraginkorra dugu, munduko bazter guztietara heltzeko.